XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GALDERA.- Eta nora joan zinen estudiatzera? ERANTZUNA.- Gasteizera, Campillo zeritzanean Latin Gramatika ikastera.

GALDERA.- Apez egiteko asmotan? ERANTZUNA.- Ez dakit ene gurasoek zer pentsatuko zuten beren baitan.

- Baina nik ez nuen horretarako batere joerarik sentitzen.

- 1832-garren urtea zen eta hamabi urte nituen.

- Neskatilek ere tentatzen ninduten dagoeneko.

- Latinak, berriz, neure onetik ateratzen ninduen.

- Hura pastelerutza edo gurasoen mende egon beharra baino txarragoa bihurtu zen.

- Beraz, urtebete Gasteizen egin eta berriro etxeratu nintzen.

GALDERA.- Eta etsi al zenuen goxokigintzan? ERANTZUNA.- Ez, noski.

- Baina gure familiaren martxak bide berria hartu zuen.

- Urtebete barru, 13 urte nituelarik, gure aitak Madrilera joan gintezela bizitzera erabaki zuen, han pastelgintzan jardun zedin.

- Badakizu, gure aita beti gora begira.

Han bere langintzan askoz diru gehiago irabaziko baitzuen eta niri edukazio on bat eman ahal izango zidaten.

- Madrilen, San Isidro el Real-en sartu ninduten estudiatzen, jesuiten gidaritzapean, baina han ere ez nuen denbora luzerik egin.